logo Art
Contacto Art for Life!
Cerrar contacto

    Ez badituzu formularioak maite: miren@artforlife.es

    Eta bertara etorri nahi baduzu,Urgull 4, 48991 Getxo. Bizkaia

    logo for Life!
    Miren Lauzirika
    • Home Art for Life!
    • Zerbitzuak
    • About
    • Metodologia
    • Kuadernoa
    • Kontaktua
    • Idioma English
    • Idioma Castellano
    • Idioma Euskara

    ZERBITZUAK

    Art Thinking
    at work

    "Nire lanak elkarrizketa sustatzea du helburu... Galderak egin, besterik ez dut egiten."

    Shirin Neshat, artista

    Noiz lagunduko dizu Art Thinking-ek zure lanean?

    Si…

    • Zure erakundean edo enpresan jendea bizirik sentitzea nahi baduzu, eta gogoetak eta elkarrizketa emankorrak sortzea gustatzen bazaizu.
    • Zuen barne-ezagutza nahikoa da erabakiak hartzeko, eta, horretarako, profesional batek pauso zehatzak ematen lagundu behar dizue, azkarrago aurrera egiteko.
    • Badakizu erabaki estrategikoak arrazoimena eta intuizioa -latinezko Intuitiotik, barrura begiratzea- konbinatuz eta egunerokotasunetik kanpo hartzen direla.

    Art for Life kontaktatu

    Zer da Art Thinking?

    Imajinatzen duzu lan bilera bat museo batean edo eskultura baten aurrean? Artelanak behatzeak, funtsezko galderen laguntzaz, erakundeen gai estrategikoak lantzeko balio du.

    Aholkularitza-metodologia berritzaile baten bidez, parte-hartzaileek artelan zehatzak ikuskatzen dituzte, metafora bisual gisa. Hortaz, aztertu beharreko erronka zehatz bat lantzen dute, artea ispilu gisa erabiliz.

    Horrela, beren alderdirik intuitiboena aktibatzen dute funtsezko gai profesionalei buruz hausnartzeko. Obraren eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sortzen da.

    Art Thinking metodologia honen bidez, ondorio eta konexio berriak lortzen dira, eta, aldi berean, ikuspegia partekatzen eta erronka sakonagoak ulertzen laguntzen du.

    Zer ekarpen egiten dio Art Thinking-ek zure erakundeari?

    Art for Lifek Art Thinking erabiltzen du, behaketa dinamizatuaren bidez lan horiek ispilu gisa har ditzazun, heldu beharreko erronka islatuta ikusteko.

    Art Thinking taldean egiten da. Horrela, elkar entzutea areagotzen da, eta konexioa eta ikuspegi partekatua handitzea ahalbidetzen du.

    Lan egiteko modu hau:

    • Gai estrategikoei aurre egiteko diseinatutako metodoa da, adimen-askatasun handiagoarekin lantzeko. "Out of the box" pentsatzea da.
    • Konfiantza-espazio bat eskaintzen du, erakundearen erronkaren sustraiak aztertzeko helburuarekin.
    • Pertsona bakoitzak artelanaren eta landu beharreko gaiaren artean sortzen dituen asoziazioak zuzenean lotzen dira taldearen benetako motibazio eta nahiekin. Modu egiazkoago eta kooperatiboagoan azaleratzen dira.

    Zergatik erabili Art Thinking zure enpresan?

    • Edozein sektoretan aplika daiteke.
    • Garrantzizko gaiak lantzen dira, hala nola etorkizunerako estrategia, barne-komunikazioa nola hobetu, enpresaren eraldaketa digitalari nola aurre egin, ikuspegi partekatua esploratzea...
    • New Yorken, 1989tik artelanak hainbat gai lantzeko eta ikasteko erabiltzen hasi ziren.
    • Ez da beharrezkoa aldez aurretik arteari buruz ezer jakitea.

    Jakin zein den Art for Lifek metodologia hau hau burutzeko garatzen duen lan-prozesua.

    Sakondu Art for Life-ren laguntzarekin zer erronka landu nahi duzun

    • Zuen egoitzaren kokapenaren arabera, erakusketa aukeratzen da.
    • Art for Lifek gehienez lau artelan aukeratzen ditu lan egiteko.
    • Saioren egunean, taldea erakusketara iritsiko da. Aholkulariak saioan zehar galderak egingo ditu.
    • Saioa amaitu aurretik, parte-hartzaileek landutakoaren ondorioak azalduko dituzte, sintesi gisa.
    • Beharrezkoa bada, ondorengo saio bat egingo da erakundean bertan, kontzeptuak praktikara nola eraman argitzeko.
    • Dokumentu batek prozesuan sortu dena jasotzen du.

    Erakundeek aholkulariarekin edo modu autonomoan lan egiten jarrai dezakete, esperientziaren ondorioz sortutako galdera eta gogoeta berriak txertatuz.

    jakin-mina sortzen dizu eta gehiago jakin nahi duzu? Ba al duzu gaiarekin lotutako galderarik?

    Art for Life
    Kontaktatu

    Ikusi gehiago Art for Life-n
    egiteko erari buruz