Bilera erabilgarriak: huts egin ezin duena.

Denbora ondasun preziatua da. Lan-ingurunean, askotan, ihes egiten dizula iruditzen zaizu. Batez ere luzatzen diren lan-bileretan parte hartu behar duzunean. Eta okerrena, zertarako deitu zaituzten edo zertan geratu diren ez jakitearen inpresioarekin irteten zarenean.

Nola ekidin frustrazio-sentsazio hori eta bilera batean orduak eman eta gero, askorako balio izan ez duela sentitze hori? 

Bilera erabilgarriak banakako eta taldeko beharrak dira. Beraz, zenbait aholku praktiko partekatzen ditut zurekin, bilerari buelta emateko moduari buruz.

Nola sustatu bilera erabilgarriak zure taldearekin.

  1. Hasieratik argitasuna: argi al dago bileraren helburu zehatza? Badakigu informazio-saio bat den, edo ideiak emateko, edo erabakiak hartzeko? Deialdian jarri hasiera-ordua, amaiera-ordua, nork gidatuko duen eta argi utzi helburua. Gai-zerrenda, zenbat eta sinpleagoa, hobe.   Helburu bakarra? Hobeto. Sinflikatzeak arrakasta dakar. 55 minutu barru, kitatuta.
  2. Kontuan izan 7 faktoreak: helburua (bat), nor (inplikatu beharreko pertsonak), ondoriozko produktua (topaketaren ondoren), prozesua (topaketan zehar eman beharreko pausoak), prestakuntzak (informazio baliotsua biltzea, aurretiko kudeaketak), kontu praktikoak (deialdia abiaraztea, aretoa erreserbatzea) eta gaizki atera daitekeena aurreikustea, hori saihesteko edo B plana izateko) (Gamestormingeko 7Pak)
  3. Dinamizatzea gauzak dinamiko egitea ez al da? Saioan zehar, bideratzaileak denborak eta etapak markatzen ditu: irekitzea, miatzea eta ixtea. Gaia desbideratzen den bakoitzean, bileraren helburua gogoratzea, eta parte-hartze denbora egoki banatzea da. Lagungarri izan dakizuke “visual thinking” delakoa erabiltzea arbel batean ideiaren bat jasotzeko; ariketa erraz honek emaitza ukigarriak lortzen laguntzen du.
  4. Arauak: bukatu arte hitz egiten utzi, hitz egiteko txanda errespetatuz. Ez epaitu. Gutxieneko arau horiek adierazten dute alde handia dagoela jarrera gogaikarrien kaos gobernaezinaren edo elkarrizketa lasai baten artean, non jendeak elkar entzuten duen, elkar baloratzen duen eta ekarpenak egiten dituen. Bideratzaileak hori guztia zaindu behar du. Bileretan, EGOa itzalita eta poltsikoan egon behar da, mugikorra bezala.
  5. Amaitzeko: amaitu aurretik, komeni da komentatutakoaren eta lortutakoaren errepasoa egitea, eta taula bat osatzea, ondo ikusteko moduan, non jartzen duen nork egiten duen/Zer/noizko. Garrantzitsua da nork egingo duen esatea; horrela, arreta pertsonarengan jartzen dugu, erantzukizuna hartzen du, eta, gainera, lana modu ekitatiboan banatzen ari garen ikusten dugu.
  6. Eta bilera bakoitzaren ondoren bilera osteko ordu bat gordetzen badugu bilera horrekin lotutako lanak egiteko? Bilerek lana sortzen dute; bi bilera jarraian saihesteak eraginkorrago sentiarazten gaitu.

Erraz abiarazten diren jarraibide erraz horiekin, zure taldeak ekarpenak egitea, entzunda sentitzea eta lan-giroa arinagoa izatea lortuko duzu. Gainera, sentsazio positiboagoak izan ditzakete hurrengo batean, beren posta elektronikoan bilera-deialdi bat ikusten dutenean. Jakitun izango zaretelako bilera erabilgarriak zure erakundean geratzeko iritsi direla.

Hurrengo post-a
Enpresa egiteko hiru modu, zein da zurea? Aldaketarako motibatuta al dago?