Ez badituzu formularioak maite: miren@artforlife.es

    Art for Life

    Aholkularitza-enpresa bat da, ideiaz betea. Zure taldeak bereak sor ditzan.

    Art for Lifek lantzen duen lehengaia: Pertsonen sormena.

    Ideiak elkarrekin eraikitzean, honek emozioak sortzen ditu, konplizitatea sortzen du, zubiak sortzen ditu.
    Art for Lifek bidea ematen dio sormen horri.

    Art for Life-rentzat sormena unibertsala da. Garatzen den eta entrenatu daiteken gaitasuna. Lana dinamikoagoa eta lankidetzan oinarrituago izan daitekelako.

    Imajina ditzakezun sektorerik ezberdinenek egiten dute lan Art for Life-ekin: guztiek zerbait garrantzitsu dute amankomunean: potentziala duten pertsonak, eta pentsatzeko ohiko modua aldatzeko beharra.

    Duela 10 urte baino gehiagotik, Art for Life-k dinamizazio metodologiekin eta esperientzietan oinarritutako prestakuntzan laguntzen du, ideiei eta talentuari bizia emateko. Urtetan jasotako jakintza eta esperientziak aukera ematen du, halaber, mota guztietako sormen eta erabakitze-prozesuak ebazteko metodologiak sortzeko.

    Hortaz, Art for Life enpresak ehunka profesionali laguntzen die, erakunde horien bitartez euren sormenean oso era azkarrean emaitzak lortzen dituztelarik.

    Zuk ere egin dezakezu. Jarri harremanetan Art for Life-rekin.

    Zure erakundeak benetazko ikuspegi inspiratzaileago batetik lan egin nahi badu, Art for Life-ekin harremanetan jartzeko ordua da.

    Garrantzitsua da bai "zer" eta bai “nola”

    Art for Life-k prozesu bakoitza beharrak entzunez eraikitzen du. Benetan neurrira egokituta. Eta egunerokotasunean erabiltzeko tresnak eskaintzen ditu.

    Art for Life lehen pertsonan

    Miren Lauzirika naiz

    Zuk eta biok badugu zerbait amankomunean. Badakigu zein garrantzitsua den sormen-ahalmena sasoian mantentzea, hori baita guztiaren oinarria, gure bizitzei zentzua ematen diona. Baita gure lanari ere. Sormena zeri deritzogu? Izatea, behatzea, pentsatzea, ebaluatzea, gauzatzea, birformulatzea, komunikatzea, sentitzea da.

    Duela 10 urte baino gehiagotik, aholkulari gisa lan egiten dut zurea bezalako erakundeetan. Prozesuak diseinatzea eta dinamizatzea, birpentsatzea, ikusmuga berriak marraztea gogoz egiten dut. Garatzen diren pertsonekin lan egitea. Haien begietan distira ikusten dut. Gozatu egiten dut prozesuekin, bilaketekin, perspektiba aldaketa txikien handitasuna hautematen dut.

    Ideiak marrazten ditudanean, berrikuntza-prozesuen zirriborroa, proiektu bakoitzean dauden beharrak entzuten ditudanean, pentsatzen laguntzeko modu bat da. Maite ditut hortik aurrera gertatzen diren aha! uneak. Ikuspuntua aldatzen denean sortzen diren ideiak. Lurralde berriak esploratzea.

    Gogo biziz bizitzen ditut, bai irudimena piztea, bai proiektuak zehazten laguntzea. Egunerokotasunak, hain desberdinak diren testuinguru eta sektoreetan, galderak argitzen lagunduz eta hain desberdinak diren prozesuak erraztuz, garatzeko aukera ematen dit. Jakitun naiz erakundeen eta horiek osatzen dituzten pertsonen paisaiaren ikuspegi pribilegiatua dudala. Saio bakoitzean pertsona liluragarriak topatzen ditut elkarrekin sortzen.

    Miren Lauzirikak sarean lan egiten du

    Zu eta biok talde bat gara. Egin nahi duzun proiektu motak, tamaina handiagoa behar badu, Art for Life-ek sare sendoa du, eta aspalditik ari da harekin lankidetzan. Antzeko enpresak, proiektu bakoitzak eskatzen duena osatzen duten adituak dituena: marketin digitala, ekitaldien antolaketa, ikus-entzunezko ekoizpena, marka-aholkularitza, besteak beste.

    Kontsultatu hemen nire esperientzia profesionala edo jarri harremanetan nirekin

    Miren Lauzirika

    Ikusi gehiago Art for Life-n
    egiteko erari buruz