Ez badituzu formularioak maite: miren@artforlife.es

    ZERBITZUAK

    Jardulaldiak diseinatzea eta dinamizatzea

    “Sinpleak sortzen du beti miraria”.

    Amelia Barr, eleberrigilea.

    Zure erakundearen ekitaldia esperientzia bihur ezazu: Elikatu, inspiratu eta batu egiten duena.

    • Pertsonak ideiekin eta motibazioarekin atera daitezen nahi baduzu.
    • Sinergietan sinesten baduzu: elkarri lagun diezaioketen profesionalak.
    • Denbora mugatu batean talde anitz bat kohesionatzea bilatzen baduzu.

    Art for Life kontaktatu

    Ezagutu dinamizatutako ekitaldien gakoak

    Art for Lifek lan-saioa diseinatzen du zurekin, parte-hartzaileek elkarren arteko loturak sor ditzaten eta ideia eta aukera berrietara ireki daitezen.

     

    Art for Life metodologiaren bidez jardunaldi eta ekitaldi sortzaileagoak diseinatu eta dinamizatzeak, ordu gutxitan emaitzak lortzeko aukera ematen dizu. Parte hartzen dutenak lanean zentratzen dira eta erraz lan egiten dute elkarrekin, nahiz eta ezagutu berriak izan.

     

    Art for Lifek hausnarketarako eta ikaskuntzarako espazioak sortzen ditu, ekitaldiak dinamizatuz: barne-bileretan eta kanpo-ekitaldietan, jardunaldetan edo kongresu batean.

    Emandako lan-bileren ondorioz, erabakiak hartzeko prozesuak aurrera doaz. Saioaren dinamikak lanean gozatzeko eta hausnarketa estrategikoak — behar duten gaiaz — modu parte-hartzailean egiteko dira.

    Garapenean zehar, metafora marraztuak eta funtsezko galderen erabilera konbinatzen dira, taldean eraikiz. Emaitza? Balio handiko-edukia, inplikazioa eta lotura emozionala areagotzea.

    Jakin ezazu zenbat aurreratu daitekeen denbora gutxian bilerak dinamizatzeko metodologiei esker.

    Partekatuz gero, ezagutza biderkatu egiten da. Dinamika horizontalak dituzten ekitaldiak – Non ezagutza modu egituratuan eraikitzen den parte-hartzaileen artean – gero eta gehiago erabiltzen dira, ekartzen dituen onurengatik. Edozein gai izan daiteke elkarrizketaren ardatza.

    Art for Lifek, topaketaren ezaugarrien eta helburuaren arabera, lan-dinamika egokia diseinatu eta errazten du, dagoen ezagutza ager dadin.

    Horrela, kongresu eta jardunaldietan entzule izatetik partehartzaile izatera pasako da jendea. Esperientziaren protagonista bilakatzen dira.

    Konexio profesional berriak ezartzeko, ezinbestekoa da giroa zaintzea eta konfiantza sortzea. Horrela, kontaktu berriak horiek parte-hartzaileentzako benetako etorkizunerako aukera bihurtzen dira.

    Art for life-k Networking-eko saioak dinamizatzen ditu dinamika sortzaileekin, profesionaltasuna, umore ona eta emozioa uztartzea lortzen du: konfiantzazko harreman profesionalen osagaiak.

    Wow sentimendu hori eragin nahi duzu zure ekitaldira edo jardunaldira doazen pertsonengan? Jarri harremanetan Art for Life-rekin

    Art for Life
    Kontaktatu

    Ikusi gehiago Art for Life-n
    egiteko erari buruz