logo Art
Contacto Art for Life!
Cerrar contacto

    Ez badituzu formularioak maite: miren@artforlife.es

    Eta bertara etorri nahi baduzu,Urgull 4, 48991 Getxo. Bizkaia

    logo for Life!
    Miren Lauzirika
    • Home Art for Life!
    • Zerbitzuak
    • About
    • Metodologia
    • Kuadernoa
    • Kontaktua
    • Idioma English
    • Idioma Castellano
    • Idioma Euskara

    METODOLOGIA PARTEHARTZAILEAK

    Zertarako diren eta nola lantzen ditugun

    Talde lanari probetxu gehiago atera nahi? Hori da metodologia parte-hartzaileak aukeratzeko arrazoia. Pertsonak eragile aktibo bihurtzen direlako, hau da, prozesuaren protagonista dira. Entzule ez ezik, partehartzaileak.

    Parte hartzeko metodologien ondorioz, azken emaitza ez dago pertsona gutxi batzuen mende bakarrik. Adimen kolektiboak dakar desberdintasuna.

    Zer lantzen da metodologia parte-hartzaileen bidez

    Autoezagutza, funtsezkoa
    autoestimu-sortzailea pizteko.

    Taldearen kohesioa eta
    ideien kopurua igo.

    Ikuspegia zabaltzea eta
    proiektu egingarriak elikatzea.

    Tresna eta metodologia parte-hartzaileek ikuspegi ludikoa dute. Hau da, hain zuzen, eraginkor bihurtzen dituena. Lana sormen-prozesu bateratu bat bezala ikustea da. Hau guztia egituratzea eta dinamizatzea artea da.

    Ezagutu Art for Lifek bere saioetan erabiltzen dituen tresna parte-hartzaileak.

    Nola aplika ditzakezu metodologia parte-hartzaileak zure erakundean?

    Art for Lifek honako hauetan erabiltzen ditu metodologia parte-hartzaileak:

    • Erabakiak taldean hartzean.
    • Prestakuntza-planetan.
    • Programa berritzaileetan.

    Elkarrekin lan egin dezagun, puntu itsuak argitzeko eta barrutik falta den ikuspuntu hori aberasteko.

    Proposamen bakoitza amaieratik hasita diseinatzen da: helburutik. Hortik eraikitzen da prozesu egituratu eta malgua. Eta hori erraztea pertsona guztiek beren alde jartzen duten obra kolektibo bat sortzea bezala da. Lan egitea sortzea ere bada, zergatik ez taldean egin?

    Art for Lifek diseinatzen dituen parte hartzeko metodologiak eta proiektuak, hauek diseinatzetik abiatzen dira, erakundearen eta erabiltzaileen beharren azterketan oinarrituta.

    Horregatik da garrantzitsua behar duzuena entzuten hastea, helburu eta testuinguru bakoitza desberdina delako.

    Art for Lifek helburu horretara bideratutako prozesu dinamikoa zabaltzen du, hautemandako beharrekin bat datorrena. Horretarako, hainbat tresna metodologiko konbinatzen dira, zuen helburua lortzeko.

    Art for Lifek hainbat testuingurutan duen esperientziaren ondorioz, prozesua bakarra da.

    Zer egiten dute metodologia parte-hartzaileek zure erakundean?

    • Sormen-prozesu kolektibo paregabea proposatzea.
    • Prozesua fasetan banatzea, energia eta produktibitatea handitzeko.
    • Kohesioa eta konexio emozionala sortzen dituzte.
    • Beharrak irtenbide sortzaile bihurtzea.

    Izan ere, edozein hausnarketa-, erabaki edo ikaskuntza-prozesutan, alde praktikoak eta emozionalak lerrokatuta egon behar du. Art for Lifek posible egiten du.

    Gehiago jakin nahi?

    Art for Life
    Kontaktatu

    Ikusi gehiago Art for Life-n
    egiteko erari buruz