logo Art
Contacto Art for Life!
Cerrar contacto

    Ez badituzu formularioak maite: miren@artforlife.es

    Eta bertara etorri nahi baduzu,Urgull 4, 48991 Getxo. Bizkaia

    logo for Life!
    Miren Lauzirika
    • Home Art for Life!
    • Zerbitzuak
    • About
    • Metodologia
    • Kuadernoa
    • Kontaktua
    • Idioma English
    • Idioma Castellano
    • Idioma Euskara

    METODOLOGIA

    Art for Life
    tresnak

    Parte hartzeko tresna eta metodologiek hausnarketa inspiratzailea eta ideia berritzaileak eragiten dituzte. Era berean, partehartzaileen irudimen-pentsamendua motibatzen dute.

    Teknika eta dinamika horiek aukera ematen dute lanaz gozatzeko. Joko serioa deritzona da. Harritzekoa da, baina, hain zuzen ere, alderdi ludiko horrek oso tresna eraginkor bilakatzen ditu. Izan ere, arreta eta interesa hobeto mantentzen dituzte, hausnarketa sakona eta benetako aurrerapena bultzatuz. Art for Life-k prozesua diseinatu eta gidatu egiten du, beti ere lortu nahi den helburura egokituz.

    Zure helburuen arabera, Art for Lifek lan-saioak eta prozesuak diseinatzen ditu, hainbat teknika eta tresna uztartuz, hurrengo hau lortzeko:

    • Pertsonak ardatz dituen erronka estrategikoak lantzea.
    • Jarrerak lantzea, trebetasunak eta gaitasunak indartzea.
    • Beste begirada bat eskatzen duten gai konplexuetan sakontzea.

    Art for Life
    Kontaktatu

    Ezagutu zeintzuk diren Art for Life-k erabiltzen dituen tresna metodologikoak:

    1. Design Thinking

    Berrikuntza-prozesu bat da eta erabiltzaileen beharrei irtenbidea ematea du helburu. Produktuak diseinatzeko prozesuan egiten den modu berean, erronka planteatu eta ideiak sortarazten ditu. Prototipoak egiteko sormen-teknikak sartzen ditugu, sormena fase guztietan ager dadin.

    Design Thinking-ekin indarrean dagoen errealitatea sakonki aztertzen dituzu. Beharrak dauden lekuan bilatu, eta eman buelta zure ohiko pentsamoldeari.

    2. Sormen-teknikak

    Sormena, ingurunea hobetzeko gaitasuna, ezinbestekoa da erakundeen barruan eta kanpoan irtenbideak aurkitzeko. Sormen-teknikak ideiak sortzera eta pentsamendu desberdinak izatera bideratuta daude.

    Brainstorming-a (ideia-jasa) ezagunena bada ere, beste tresna asko daude ideia berriak aurkitzeko. Tresna egokia hautatzea eta saioetan nola erabili jakitea da gakoa.

    Teknikei esker taldeak denbora gutxian ideiak sor ditzake, eta sormena bera ere sustatzen du. Horrek emaitzak ematen ditu saiotik haratago, pentsamendu dibergentea delakoa martxan jartzen duelako.

    3. Visual Thinking edo pentsamendu bisuala

    Visual Thinking-ak pertsonak inplikatzeko, arazoak hobeto ulertzeko eta puntu itsuak argitzeko balio du.

    Ikusmenari lotutako pentsamendua da: informazioa irudi edo irudiak informazio bihurtzea. Elementu grafikoek ideiak eta kontzeptuak ulertzen laguntzen dute. Horretan datza bere indarra.

    Art for Life haratago doa: metafora bisualen boterea erabiltzen du, ideia konplexuak eta kontzeptuak partekatzeko, ikuspegien aniztasuna integratzeko eta taldean errealitate berriak sortzeko.

    Gamestorming edo erabakiak hartzeko dinamikak

    Gamestorming jolasaren (game) eta ideia-jasaren (brainstorming) hitzen arteko nahasketa bat da. Helburua berrikuntza da. Jolasaren egituratu eta gidatuen bidez. “Joko serioa” da. Gamifikazioak -alderdi praktikoei aplikatutako jolasak- lan-prozesuak arindu eta miaketa liluragarri bihurtzen ditu.

    Testuinguru profesional batean, taldeko joko serioa erabiltzeak aldaketa esanguratsuak eragiten ditu. Ondo diseinatutako eta erraztutako prozesu batek ziurgabetasuna motibazio bihurtzen du.

    Gamestorming helburuak bideratzen laguntzen dizun metodologia da, eta partaidetza eta ideiak sortzeko aukera ematen dizuna: aurrera pausoak egiten laguntzen dizu jarduera dibertigarri bezain eraginkorren bitartez.

    Art for Life MetAdologia!
    Egiten ikasiz
    eta ikasiz egiteko

    Nondik dator izen hori? Epistemologian – giza ezagutzaren azterketan- META aurrizkia bere kategoriako zerbaiti erreferentzia egiten zaionean erabiltzen da. Metalengoaia hizkuntzari buruz ari den hizkuntza bada, metodologiak asmatu eta ikasteko metodologiari... MetAdologia izendatu diogu.

    Zerotik abiatuz, prozesu bakoitzean entzun eta, beharraren arabera,neurrira egokitutako egitura malgua ezartzea da.

    Aldaketak egin behar dituzu zure erakundearen egiteko moduan?

    Zure taldeko pertsonek horrelako lan-tresnak erabiltzen ikastea nahi duzu?

    Jarri harremanetan Art for Life-rekin, eta sortu zure erakundearentzat egokitutako jarduera

    Ikusi gehiago Art for Life-n
    egiteko erari buruz