Nola mantendu dezakezu zure sormen-muskulua sasoian Adimen Artifizialaren garaian?
Sormena AAren esku guztiz uzteak dakarren arriskua
Azken aldian, Adimen Artifiziala etengabe erabili baduzu, baliteke zure sormen-muskuluaktonua galdu duela nabaritu izana. Berehalako erantzunak jasotzeko erosotasunak ahuldu egin dezake pertsona gisa gehien definitzen gaituen hori: irudikatzeko, zalantzan jartzeko eta eraldatzeko gaitasunean.
Horrez gain, esan beharra dago historiak ere zerbait garrantzitsua gogorarazten digula. Argazki-kamera agertzeak eragina izan zuen artearen bilakaeran: pinturak galdu egin zuen errealitatea erretratatzeko funtzioa. Eta hor sortu ziren inpresionismoa, kubismoa eta abangoardiak. Picassok zioen bezala: «No pinto como veo, pinto como pienso». Aurrerapen teknologiko bakoitzarekin batera, gure papera birdefinitu beharra dago.
AA eta sormena: aliatuak, bai, baina xehetasunekin.
AAk beste aukera batzuk topatzen lagundu gaitzake. Baina funtsezko trebetasunak ere lokar ditzake, hori irizpiderik gabe erabiliz gero. Burua entrenatu behar da gogo irekia izateko, horrek modu dibergentean pentsatu ahal dezan. Lantaldeen kudeaketa emozionala eta berrikuntza AAk ordezkatu ezin dituen gaitasunak trebatzearen mende daude.
Daniel Innerarity filosofoak dioen bezala, AA «pilota» bat bada, arrazoia emango digu beti. Ez da atsegina norbaitek aurka egitea, baina batzuetan, kritikari edo galdera deseroso bati esker, pentsamendu-bide berriak aurkitzen ditugu.
Hona hemen bistatik galdu behar ez dituzun zure sormenaren gako batzuk:
- Zalantza«Dudo, luego existo». Errealitatea zalantzan jartzea deserosoa da, baina funtsezkoa da hazteko.
- Konfrontazioa: AAk arrazoia eman ohi digu; eztabaida kritikorik gabe, ez dago moldeak hausterik.
- Bereizketa: gure intuizioa entzun behar dugu, barrura begiratu erabakia hartzeko.
- Deserosoa dena: arraroa dena, lotsagabea dena esploratzeak, marjinatik ateratzeak bizirik mantentzen du sormena.
Esaten denez, Descartes filosofoak «Cogito Ergo Sum» esaten zuenean, gaizki ulertu zuten eta legendazko esaldi hori «Pienso, luego existo» bezala itzuli zen, «Dudo, luego existo» esan nahi zuen bitartean. Errealitatea eta nork bere burua zalantzan jartzearen, eta marjinetatik kanpo galderak egitearen ondorioz, hazi egiten gara. Horrek ere min egiten du. Izan ere, ziurtasun handiko mundu batean zalantzan egoteak ahulezia dirudi, indarra denean. Errealitatea zalantzan jartzea aurrera egiteko, hobetzeko.
Mendia igotzea edo teleaulkia hartzea
AA teleaulki baten antzekoa da: azkarra, erosoa eta eraginkorra dirudi. Baina ez dugu mendia urratsez urrats igotzearenbalioa ahaztu behar: prozesutik ikasi, mugei aurre egin, eta motibazioa eta gaitasunak irabazi. Ez dugu beti abiadura behar; batzuetan garrantzitsuena prozesua eta hortik ikasten duguna dira, talde gisa batzen gaituena.
Horregatik, nahiz eta AA gai batzuetarako erabili, ez duzu ahaztu behar jarduera hori konpentsatu behar dela, zure sormena eta berezitasuna ahuldu ez daitezen. «Patxadazale» bihurtu ez daitezen:
Tonua ez galtzeko sormenezko botika-kutxa
- Arnasa hartu, ibili, luzatu, izan inguruan barre egitera edo pentsatzera bultzatzen zaituzten pertsonak.
- Txandakatu AA sortzailea eskuzko lanarekin: ohar-, apunte- edo zirriborro-koaderno bat.
- Bilatu ingurune berrietan: musika, paseoak, espazio irekiak, natura.
- Sustatu konexio berriak aktibatzen dituzten eta lanean ongizate emozionala lortzen laguntzen dizuten elkarrizketa sortzaileak.
Gakoa: teknologia eta gizatasuna orekatzea
Erronka ez da «AA bai ala ez», tresna berriak integratzen ditugun bitartean sormen-muskuluak aktibo nola mantendu baizik. Oreka hori zaintzen duten erakundeek konplexutasunari aurre egiteko benetako gaitasuna duten talde berritzaileagoak eta kohesionatuagoak garatzen dituzte.
Art for Life aholkularitzan, sormen-metodologiak eta berrikuntza-prozesuak dituzten enpresei laguntzen diegu, motibazioa areagotzen eta tresnak lortzen laguntzeko.
Ezagutu Art for Life! estiloko aholkularitza sortzailea, Miren Lauzirikaren eskutik









