Zergatik dinamizatu behar dira networking-ak? NEtworking-etik nOtworking-era

Ekitaldi ugari egiten dira pertsonak elkartzeko, beste sektore batzuetako edo esparru bereko profesionalak ezagutzeko, topaketak egiteko, bezeroak bilatzeko, aliantzak egiteko, baina baten batean parte hartu baduzu, aldea sumatuko zenuen. Alde handia.
Art for Life-ko networking-saioetara joan den jende askok esan dit ondo sentitu dela; beste ekitaldi batzuetan, berriz, sentsazioa izan da "Oh, glups, ez dut inor ezagutzen, nondik hasi?". Horren ondorioz, pertsona ezezagunen txartelak pilatu ohi dira. Bi profesionalek haien artean konfiantzazko harremana ezartzen dutenean zabal daitekeen potentzial guztia uztartu beharrean.
Sinergiak bilatzeko saioak eta kontaktu-sareak zabaltzeko ekitaldiak antolatzen ditudanean, helburu argia dut. Garrantzitsuena da taldeari azkar eta arin kohesionatzen laguntzea, eta konfiantza-giroa sortzea dinamika kontrastatuekin, jendea eroso egon dadin. Horrela, pertsona bakoitza interesatzen zaizkion profil esanguratsuekin harremanetan jartzen da, testuinguruak bultzatzen duen irekiera mentala dagoelako, eta horiekin harreman profesionala ezartzen du giro lasaian.
Ez dakizu noiz beharko duzun kontaktu bat. Agian orain ez da egoera egokia, baina datorren urtean, proiektu handiago bat iristen zaizunean edo ohikoaz haratago dagoen zerbait esku artean duzunean, pertsona horrekin harremanetan jarriko zara. Lan-harremana berriz hastean, elkar ezagutu zenuteneko unearen oroitzapen positiboek ziurtasuna emango dizue. Horrela egiten dira konexio honak, beste pertsonaren pentsatzeko modua eta potentziala ezagutzen laguntzen duten tresnekin.
Nik "not-working" esaten diot, modu eraginkorrean lan egiten duzunean, baina hainbeste gozatzen duzunean, ia ia aisialdian zaudela dirudielako.
Konfiantzazko espazioak sortuz bakarrik ahalbidetzen da proiektu komunetan aurrera egiteko giro optimoa. Negozioak egiten ditugu interesgarritzat jo dugun jendearekin, eta haiengan konfiantza izateko aukera ikusten dugu.
