Sormenari buruz. 'Creare humanum est' badelako

Sormena zerbait pertsonal eta soziala da, gure mundua eraldatzen eta norberak bere burua eraldatzeko duen gaitasuna da. Gizaki guztiok dugu. Gorputzaren gihar bat bezalakoa da, mundu guztiak duena eta garatu dezakeena.

Zenbat eta kontzienteagoa izan norberaren sormen-potentzialaz, orduan eta errazagoa da horretan sinestea, eta, beraz, errazagoa entrenatzea. Baita sormenezko lehorte garaietan ere.

Sormena da, halaber, irudimena nire baitan dagoela jakitea. Nahiz eta oraintxe antzeman ez.

Gakoa da zauden uneaz eta fase bakoitzean beharrezkoa denaz jabetzea. Era berean, lagungarria da jakitea zerk lotzen zaituen gehien zure sormenera eta zerk urruntzen zaituen sormenetik.

Norberaren sormenaren garapena bizitzaren arlo guztietan islatzen da. Zure sormenaren hedapen handiagoa autosatisfakzio eta autoerrealizazio maila handiagoekin lotuta dago, baina sormenak prozesu emozionalak, gorabeherak, geldialdiak ere badakartza. Prozesua organikoa da, zure esentziarekin lotzen zaitu, pertsona gisa garatzen laguntzen dizu.

Zalantza izan dezakezun arren, erantzuna baiezkoa da. Esparru profesionalean, sormenak argi uzten du egiten duzunak zentzua duela, elikatzen zaituela eta inguruan dituzun pertsonei onena emateko aukera ematen duela. 

Sormena esploratzea, ausartzea, ikertzea, ideiez betetzea eta hustutzea, harritzea, ez konformatzea. Prozesua bera begirada garbi batekin behatzea da, epaiketa mugatzaileetatik urrun. Pentsamendu kritikoak eta beldurrak zure sormen egoeratik ateratzen zaitu; zure irizpide propioak eta “zure beldurren jakitun zara, kontuan hartzen dituzu, baina hala ere, egiteko aukera ematen duzu” nahi duzun hori egitera bultza zaitzake.

Egoera sortzaile optimo eta idealak une egokiak dira. Gertatzen dira bai, behin "ez dakit nola egin behar den" basamortuak zeharkatu ondoren, "ez dakit gai izango naizen" izeneko harriak gaindituz eta "eta gaizki aterako balitz" iradokitzen duten lur zingiratsuetan ibiliz...

Helburua argi dagoenean, aurretik sentitzen den beldurra, gerora sentitzen den asebetetze horrekiko zuzenki proportzionala da.

Jorge Oteiza euskal artistak zioen bezala, "Artea ez da soilik artista-lanetan aritzen direnena, zerua astronomian aritzen direnena ez den bezala". 

Esploratzeko bideari ekin nahi diozu zure taldeak bere ahalmen sortzailea azaleratu dezan? 

¿Quieres iniciar el camino de exploración para que tu equipo deje aflorar su potencial creativo?

Hurrengo post-a
Saioak dinamizatzeko erabakigarriak diren gakoak