Ekintzailetza Berritzailerako Ekimena

Ekintzailetza Berritzailerako Ekimena

 

Ekintzaile izan nahi eta horretarako prestakuntza jasotzen dutenek negozio-ereduari soilik zuzendutako ikastaroa jasotzen dute gehienetan. Programa gutxik lantzen dituzte ekintzaileen trebetasunak. Are gutxiago esperientziaren bidez, parte hartzen dutenak barrutik haz daitezen.

 

Era berean, profil berritzaileenak ez datoz bat molde tradizional horrekin, eta, askotan, beren burua baztertzen dute edo ez dituzte prestakuntzak behar bezala aprobetxatzen, esperientzia- eta berrikuntza-espazio gehiago behar dutelako, ekintzaren bidezko ikaskuntzan oinarrituta. Zeharkako trebetasunak -soft skills delakoak- lantzea gakoa da.

 

Dakizunez, ekintzailetza ikasteko eta hazteko bidea da, eta trebetasun pertsonalak edo horien falta erabakigarriak izan daiteke. Eta trebetasun horiek entrenatu egin behar dira.

 

Izan ere, ekitea erabaki sakona da bizi-ibilbidean. Beraz, norberaren nortasunari eta egiteko moduari egokitutako negozio-eredua aukeratzea garrantzitsua da. Aldi berean, merkatuaren benetako beharretan oinarritu behar da, ekonomikoki errentagarria izan dadin. Horregatik da hain garrantzitsua auto-ezagutzea eta beldurrak lantzea, zailtasunak saihesten eta egoera aldakorretara egokitzen lagunduko duten ahalmenak argitara ateratzeko.

 

 

Kultiba-k eta Art for Life-ek elkarlanean 

Ekimen hau Kultiba eta Art for Life enpresen artean diseinatu eta burutu da Euskadiko hainbat eskualdetan, non trebetasunen garapena ardatz duen ekintzaitza lantzen duten. Getxo eta Oarsoaldea, besteak beste.

 

Programa aitzindaria da lan egiteko modu horretan, eta erreferentziazko programa bihurtu da gero etorri diren beste ekimenentzat. Ekintzailetza berritzaileko programa bat da, eta elkarri lotutako esparruak jorratzen ditu: autoezagutza, eta ekintzailetzarako gaitasun profesionalak. Aldi berean, enpresaren 360º lantzen da praktikatik. Banakako eta taldeko dinamiken bidez lan egiten da, konfiantzazko espazio batean sare indartsu bat osatze aldera.

Egindako ibilbideetako batean, parte-hartzaileen iruzkinak

 

 

Ekintzailetza arloeta antzemandako beharrak:

 

Udalarentzat estrategikoak diren eremuetara bideratutako ekintzailetza indartzea, hala nola turismoa, sormen- eta kultura-industriak, kirola eta wellness-a.

 

Ekintzailetzaren aurreko faseetan lan egiteko beharra, ekin nahi dutenen abiapuntua hobetzeko, ez bakarrik negozio-ideia lantzeko, baizik eta enpresa martxan jarri ondoren eragingo duen guztia lantzeko. Izan ere, negozio-plana beharrezko oinarria da, baina gero errealitatea konplexua eta aldakorra da.

 

 

Proiektua: 

 

Kultiba kooperatiba-enpresak, Art for Life enpresarekin batera, proiektua diseinatu eta gauzatu du, eta, gainera, beste profil profesional espezializatu batzuk batu ditu, programaren behar espezifikoei arreta emateko.

 

Art for Lifek prozesua diseinatu du eta pedagogia- eta eduki-koordinazioa egin du, ikaskuntza-metodologia ezartzeaz gain: esperientzian oinarritutako ikaskuntza-saioak erraztu ditu.

 

Bost hilabetez, parte-hartzaileek prestakuntza eraldatzailea jasotzen dute eta beren enpresarekin aurrera egiten. Entitatearen beharren arabera, lan-egutegia egokitu daiteke.

 

Ekintzailetza ikuspegi eraldatzaile batetik landuko duen programa bat martxan jarri nahi duzu?

 

Erlazionatutako artikuluak:

 

https://www.innovaspain.com/formacion-atraer-getxo-emprendimiento-innovador/

 

https://www.deia.eus/bizkaia/eskuinaldea/2017/03/02/getxo-da-alas-diez-proyectos/560224.html

 

https://twitter.com/mirenlix/status/830160754372407296/photo/1

Hurrengo post-a
Agentzia sekretu bat museora doa pentsatzera