Agentzia sekretu bat museora doa pentsatzera

Agentzia sekretua al da? Ez zehazki. LaTapadera erreferentziazko erakundeekin lan egiten duen agentzia sortzailea da. Ez dute sekreturik, baina hori bai, beren estudio-galeria-loftera sartzea filmeetako espioien pareko gaitasunekin bakarrik da posible. Branding-a, kanpainak, publizitatea egiten dituzte, osagai artistiko handiarekin.

Elkarrekin lan egin genuen lehen aldiko esperientzia partekatzen dizugu.

 

Enpresarekin landu beharreko helburuak:

  • Beste pertsona eta sail batzuen prozesuetan partaidetza gehiago izatea.
  • Proiektu bakoitzean gauzatzen diren prozesu ezberdinen arteko loturen ikuspegia hartzea.
  • Taldeak erakundearen eta haren estrategiaren ikuspegi integralagoa lortzea.
  • Sormen-ahalmen indibidualak eta kolektiboak indartzea.

 

"Moduari" dagokionez hautemandako beharrak:

  • Sormenaren bidez lan egitea helburu estrategiko horiek lortzeko.
  • Prozesuak bat etorri behar du agentziaren nortasun-zigiluarekin.
  • Talde osoarekin lan egin nahi da.

 

Egindako ekintzak:

Formakuntza-esperientziala: banakako eta taldeko sormen-ohiturei buruzko hausnarketa produktiboa eta inspiratzailea. Sormena egunerokoan nola aplikatzen dugun eta sormena are gehiago optimizatzeko gakoak zein diren jabetzeko.

Aholkularitza sortzailea: gogoeta-prozesu bat agentziaren bezeroen esperientzia hobetzeko eta bezeroei helburuak lortzen laguntzen dieten prozesuen arteko erlazioa ikastea. Visual Thinking delakoa erabiliz.

Art Thinking at work: museo batean egindako aholkularitza sortzaile prozesua. Artelanak metafora bisual gisa erabiltzean datza. Landu beharreko erronken islada gisa erabiltzen dituen metodologia. Kasu honetan, agentziaren barne-prozesuen zati desberdinen arteko lotura optimizatzeko aplikatuta. Enpresaren estrategiaren ikuspegia hartzeko eta hausnarketa sortzailea eta produktiboa sustatzeko. Prozesu parte-hartzaile hori burutu eta gero, bakoitzak ondorio bisualak sortuz amaitu zen saioa, artefakto bat eratuz ondorioak iksutarazteko.

 

Lortutako onurak:

  • Kalitatezko espazio-denbora: taldea elkarrekin partekatuz eta ikasiz, hau da, estrategikoa dena. Prozesuen arteko loturaz gehiago jabetzea.
  • Parte bakoitzak osotasunaren eraketan duten garrantzia ulertuz.
  • Prozesuen kontzientzia gehiago hartzea bezeroen ikuspegitik.
  • Sormen-prozesuetan norbanakoaren eta taldearen eragin-ahalmenaren kontzientzia handitzea.
  • Sormena optimizatzeko tresnak ikastea, sail guztiekin lan eginez.

 

Eta, gainera:

Metodologia sortzaileekin lan egiteak prozesu arinagoa eta motibagarriagoa egiten du.

Gai estrategikoak umore onetik, parte-hartzetik eta gaiari eutsiz landu daitezkeela erakusten da.

Egitura argi eta dinamizatu batek saio gutxitan sakontzeko eta aurrera egiteko aukera ematen du.

Elkarri entzuteko une bat sortzeak enpresaren ikuspegia integratzea errazten du.

Bakarkako hausnarketa-unea LaTapaderan, Art for Lifeko Miren Lauzirikarekin talde-lanean hasi baino minutu batzuk lehenago.

Hurrengo post-a
Sormenari buruz. 'Creare humanum est' badelako